Hondarribiko Kasino Zaharra adinekoen etxea itxita eta antolatzen dituen jarduerak eten egingo dira

0

Hondarribiko Udalak hau adierazi du:

“Kontuan hartuz egoera honen aurrean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zenbait gomendio eman dituela eta horien artean, hartutako neurrien maila handitzea eta adinekoen egoitza-inguruneari ez ezik, adinekoak biltzeko espazioek eta haien jarduerek (dantzak, karta-jokoak, bingo-jokoak …) ordezkatzen duten komunitate-inguruneari ere zabaltzea, neurri batzuk hartu behar izan ditugu, Osasun Sailak egungo egoeraren eragina minimizatzeko emandako neurri unibertsalekin bateraezinak baitira” dio Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Kasino Zaharra-Jubilatuen Etxea eraikina aldi baterako ixtea erabaki da, eta antolatutako jarduera guztiak aldi baterako etetea, bai eraikin horretan egiten direnak, bai eraikinetik kanpo egiten direnak ere».

«Herritarrei, oro har, eta, bereziki, adinekoen kolektiboari, prebentzio-neurriak hartzeko eskatzen diegu, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren gomendioei jarraituz, eta horretarako, jendaurrean emandako jarraibideak betez”.

“Azkenik, jakinarazten da Alkatetzak behar diren ebazpenak hartuko dituela COVID 19k (Koronabirus) eragindako pandemiak osasun publikoan izan dezakeen bilakaeraren arabera, eta herritarrei horren berri emango zaiela hurrengo bandoen bidez”.