Zinegoak Jaialdia Getxoko ludotekara, RKEra eta Gaztelekuetara iritsi da

0

Zinegoak, Hegoak elkarteak antolaturiko gaylesbotrans Nazioarteko Jaialdia, Getxora itzuliko da beste urte batez, Udaleko Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean. Berriro ere, haur eta nerabeentzat egokitutako edukiak sartuko dira jaialdiak emango dituen lanetan. Hartara, aurten ere, bi gaztelekuetan hainbat emanaldi eskainiko dira, baita ipuin kontalari baten saioa ere, Kukupraka Ludotekan. Halaber, emanaldi irekia Romo Kultur Etxera eramango da.

Kukupraka ludoteka

Martxoaren 17an, asteartearekin, 18:00etatik 19:00etara, ipuin kontalari saio bat izango da. Bertan, 7 eta 9 urte bitarteko bazkideek bakarrik parte hartu ahal izango dute.

Romo Kultur Etxea-RKE

Martxoaren 19an, osteguna, 19:00etatik 20:30era, film labur hauek emango dira: XY (Islandia, 15’), Cocodrilo (Espainia, 4’), AD LIB (Euskadi, 7’), Jess (Costa Rica, Espainia eta Txekiar Errepublika, 10’), Rani (Pakistan, 14’) eta La Mariachi (Mexiko, 8’). Publiko guztientzat.

Gazteleku GauEgun (Algorta)

Martxoaren 20an, ostirala, 18:00etatik 19:00etara, honako film hauek emango dira: Mi Pequeño Gran Samuraí (Euskadi, 21’), XY (Islandia, 15’), Cocodrilo (Espainia, 4’), Dejarse crecer el cuerpo (Mexiko, 4’) eta AD LIB (Euskadi, 7’).

Gazteleku GureGune (Romo)

Martxoaren 22an, igandea, 18:00etatik 19:00etara, GauEgun gaztelekuan eskainitako film berberak emango dira. Soilik 11 eta 17 urte bitartekoentzat.