PRUEBA
Euskadin, COVID 19ko beste 71 kasu erregistratu dira. Beraz, guztira 417 kutsatu daude, eta horietatik 179 ospitalizatuta daude. Hildako pertsonak 14 dira, atzo baino hiru gehiago (hirurak Araban). Lurraldeka, honako hau da banaketa:
- Gipuzkoan, positiboen kopurua 24koa da. (Horietatik 8 ospitaleratuta daude).
- Bizkaian, 83 pertsonek eman dute positibo. (Horietako 40 ospitaleratuta daude.)
- Araban, 310 kasu zenbatu dira (horietatik 131 ospitaleratuta daude).
Eguneraketa martxoak 13 | Kasu positibo berriak | Pertsona ospitalizatuak | Hildako pertsonak | Kasu positiboak GUZTIRA |
ARABA | 51 | 131 | 9 | 310 |
BIZKAIA | 12 | 40 | 2 | 83 |
GIPUZKOA | 8 | 8 | 3 | 24 |
GUZTIRA EUSKADI | 71 | 179 | 14 | 417 |
Gainera, orain arte 9 pertsona sendatu dira Euskadin: 5 gizon eta 4 emakume. Lurraldeen araberako banaketa 4 da Araban eta 5 Bizkaian, eta adinaren arabera: 21-40 urteko 2; 41-65 urteko 5; 65-70 urteko 1; eta 76-80 urteko 1.
HERRITARREN LANKIDETZA
Osasun Sailak herritarren lankidetzarako deia berretsi du, koronabirusarekin kutsatzea saihesten lagun dezaketen gomendio sinple baina bizi-biziak gogoraraziz:
- -Eskuak arreta handiz garbitzea, eta are gehiago arnas sintomak dituztenek. Ez dugu ahaztu behar kutsapenen % 95 pertsonak sintomak dituenean gertatzen direla.
- -Gainazalak garbitzea.
- -Eztul egitean ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin estaltzea.
- -Sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek ez dute egon behar adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan, edo leku publiko eta jendetsuetan.