Une hauetan bizi dugun ezohiko egoeraren ondorioz osasun publikoaren arloan hartu beharreko prebentzio-neurriak direla eta, Alberto Solaluze eta Joaquín Beltrán bilatzeko operatiboaren jarraipen eta koordinazio batzordeak baliabide telematikoak erabiliz egingo ditu bilerak.
Behar-beharrezkoa denean bakarrik deituko zaie aurrez aurre egotea eskatzen duten gai zehatzak aztertu behar dituzten pertsonei.
Bilera honetatik aurrera, astean bitan, asteartean eta ostiralean, informazio-buletin bat prestatuko da Bilaketa Operatiboaren Batzorde Teknikoko kideei banatzeko..