DATUEN EGUNERAKETA: KORONABIRUSA EUSKADIN (MARTXOAK 15)

0
urku

Euskadik Covid19-rako tratamendu bat bilatzeko nazioarteko proiektu batean parte hartzen du

Euskadin, COVID19ko beste 109 kasu erregistratu dira. Beraz, guztira 630 kutsatu daude, eta horietatik 262 ospitalizatuta daude. Hildako pertsonak 22 dira, atzo baino hiru gehiago (denak Araban). Lurraldeka, honako hau da banaketa:

  • GIPUZKOAN, positiboen kopurua 63koa da. (Horietatik 20 ospitaleratuta daude).
  • BIZKAIAN, 158 pertsonek eman dute positibo. (Horietako 70 ospitaleratuta daude.)
  • ARABAN, 409 kasu zenbatu dira (horietatik 172 ospitaleratuta daude).

 

            . Eguneraketa martxoak 14 Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak Kasu positiboak GUZTIRA
ARABA 49 172 16 (+3) 409
BIZKAIA 43 70 3 158
GIPUZKOA 17 20 3 63
GUZTIRA EUSKADI 109 262 22 630

 

COVID19-ari AURRE EGITEKO NAZIOARTEKO PROIEKTUA

Euskadi, Madril, Bartzelona eta Frantzia, Alemania eta Italia bezalako herrialdeekin batera, nazioarteko saiakuntza klinikoetan parte hartzen ari da COVID-19ri, koronabirusak transmititzen duen gaixotasunari, aurre egiteko.

Botika berri bat gaixo boluntarioen bi taldetan probatzean datza proiektua sendagaiaren eraginkortasuna eta segurtasuna frogatzeko  helburuarekin. Azterketan parte hartzen duten guztiek tratamendu esperimentala eten ahal izango dute edozein unetan, haien jarraipena egiteko ardura duten medikuek egoki baderitzote.

Probatuko den sendagaia (Remdesivir) nukleotidoen analogo bat da, birusen erreplikazioan oztopatzen duen sendagai bat, alegia. Birusaren RNA erasoz, inbaditu duen organismoaren zelulen zabaltzea galarazten du.  Aurreikuspenen arabera, saiakuntzen lehen emaitzak datozen hilabeteetan lortuko dira, eta horien araberakoa izango da agintaritza arautzaileek erabilera orokorrerako sendagaia ondoren baimentzeko aukera