101 boluntariok eman dute izena Orion sortu den zaintza-sarean

0

86 emakumek eta 15 gizonezkok osatzen dute sarea oraingoz. Boluntario taldeko gizonezkoek aldarrikatu dute «zaintza denon erantzukizuna» dela, eta taldean apuntatzeko deia egin diete, bereziki, herriko gizonezkoiei.

Herritarrek osatutako zaintza-sareak adineko jendearekin egingo du lan batez ere. 70 urtetik gorako oriotarren jarraipena egingo dute eta laguntza eskainiko diete:

  • Herriko denda txikietan erosketak egiteko
  • Botikak eta farmaziako gauzak erosteko

Dagoeneko 101 boluntariok eman du izena zaintza-sarean parte hartzeko; gehienak, emakumeak. Boluntario horien lehenbiziko lana 70 urtetik gorako guztiei deitzea izango da, dauzkaten beharrak identifikatzeko. Gaur arratsaldean bertan hasiko dira telefono-deiak egiten. Behin beharrak identifikatuta, lana antolatzeari ekingo diote.

Boluntario-lanetan ariko diren guztiek zorrotz beteko dituzte Osakidetzak emandako jarraibideak eta Udalak beren esku jarriko ditu beharrezko ekipamendu guztiak: maskarak, eskularruak… Ondo identifikatuta joango dira, boluntario-lana egiteko Udalaren baimena dutela adierazten duen txartel batekin.