727 pertsona daude kutsatuta koronabirusarekin Euskadin, 97 kasu berri izan ondoren

0

Egoeraren aurrean erantzunaren eraginkortasuna hobetzeko Osakidetzan hartutako neurrien berri eman du Osasun sailak; besteak beste, atzera litezkeen kontsulta presentzialak bertan behera uztea

Euskadin, COVID19ko beste 97 kasu erregistratu dira. Beraz, guztira 727 kutsatuta daude, eta horietatik 309 ospitalizatuta daude. Hildako pertsonak 36 dira, atzo baino 14 gehiago. Lurraldeka, honako hau da banaketa:

  • GIPUZKOAN, positiboen kopurua 89koa da. (Horietatik 28 ospitaleratuta daude).
  • BIZKAIAN, 194 pertsonek eman dute positibo. (Horietako 90 ospitaleratuta daude.)
  • ARABAN, 444 kasu zenbatu dira (horietatik 191 ospitaleratuta daude).
            . Eguneraketa martxoak 16 Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak Kasu positiboak GUZTIRA
ARABA 35 191 25 444
BIZKAIA 36 90 6 194
GIPUZKOA 26 28 5 89
GUZTIRA EUSKADI 97 309 36 727

 

BERRANTOLATZEKO NEURRIAK OSAKIDETZAN

Osasun Sailaren Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio zuzendari den Mikel Sánchez agertu da gaur prentsa aurrera, azken datuok ez ezik, koronabirusa Euskadin zabaltzeak sortutako egoerari erantzun eraginkorragoa eman eta kalitatezko arreta bermatzeko xedez Osakidetzan egiten ari den berrantolaketaren berri emateko.

-Horien artean, eta egungo egoera berria kontutan izanda eta Osakidetzak bere protololoetan aurrikusitakoaren arabera, gaurdanik Euskadi osoan atzera litezkeen kontsulta presentzialak bertan behera uzten dira, beti ere, osasunarentzako arriskurik ez baldin badago. Hala, paziente onkologikoen kontsultak zein haurdun daudenen jarraipena bermatuta dago.

Horrez gain:

-Ostiralaz geroztik, Arabako hiriburuan erreferentziazko hiru osasun-zentro daude arnas sintomak dituzten eta arreta medikoa behar duten pertsonentzat: Zabalgana, Salburua eta Lakuabizkarra.

GARRANTZIZKOA: Oraingo, Bizkaian eta Gipuzkoan sintoman nabaritzen dituzten pertsonek 900 20 30 50 zenbakira deitzen jarraitu beharko dute, Araban ezarritako berrantolaketa aipatutako lurraldeetara hedatzen ez den bitartean.

– Larrialdien kasuan, eta baita plantan  ere, pazienteari arreta emateko zirkuituak ezartzen dira, pazientearen eta osasun-profesionalen segurtasuna bermatzeko.

– Aldi berean, eskualdeko ospitaleetara joko da, hala nola Arrasatera, bai eta egonaldi ertain eta luzeko ospitaleetara ere, hala nola Santa Marina, Gorliz, Leza eta Eibarrera, ospitaleratze-bolumen handiena duten ospitaleetako pazienteak hartzeko.

– Osasun-kontseiluko langileak ere indartzen ari dira. Azken bi asteotan 18 pertsonarekin indartu da zerbitzu hori.