Bizkaiko Foru Aldundiak gaur gaur hartutako neurriak

0
  1. JENDAURREKO BULEGOAK

Bizkaiko Foru Aldundiaren jendaurreko bulego guztiak itxita egongo dira, aldi baterako, bihartik, hau da, martxoaren 17tik (asteartea) aurrera. Telefono bidez eta telematikoki emango zaie zerbitzua herritarrei. Horretarako, indartu egingo dira zerbitzu horiek.

Herritarrek www.bizkaia.eus web orrian lor dezakete Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuei buruzko informazio eguneratua, eta telefono bidez komunikatu daiteke Aldundiarekin, web orri horretako https://web.bizkaia.eus/es/atencion-telefonica helbidean argitaratutako zenbakietara deiturik.

  1. TELELANA

Gaurtik bertatik (astelehena), Bizkaiko Foru Aldundiko 298 pertsona telelanean ari dira. Eta beste 128 pertsonari laster hasiko direla jakinarazi zaie.

Guztiei jarraibide zehatzak eman zaizkie lanerako plan bat presta dezaten, zerbitzu guztien funtzionamendu ona bermatzeko.

  1. GARRAIOAK
  • Nabarmen jaitsi da errepide bidezko joan-etorrien kopurua. Hala, Interbiak foru-sozietateak kudeatutako bidesaridun errepideetako erabiltzaileei dagokionez, % 20 gutxiago erregistratu dira eguerdiko hamabiak arte, pasa den asteko astelehenarekin alderatuta. AP-8an, 26.500 ibilgailua izan dira, % 20 gutxiago; Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidean, 4.300 ibilgailu erregistratu dira, hau da, % 40 gutxiago, eta Artxandako tuneletan, 4.000 ibilgailu, duela astebete baino % 47 gutxiago.
  • Bizkaibus. Bizkaibusen lineetan orokorrean erregistratu den eskaera ohikoa baino txikiago izan da, % 60 ingurukoa.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, Unai Rementeria Ahaldun Nagusia buru duela, egunero bilduko da egoera honek dirauen bitartean, eboluzioa aztertzeko eta beharrezkoak diren neurriak hartzen jarraitzeko.