Donostiako Udala etxerik gabeko pertsonentzako arreta antolatzen ari da

0
PRUEBA

Donostiako Udala, Gizarte Ekintza Sailaren bitartez, neurriak prestatzen ari da etxerik gabeko pertsonei eta kalean lo egiten dutenei arreta eta zaintza emateko.

Hala, Udala gizarte zerbitzuetako profesionalen bidez, etxerik gabeko pertsonekin harremanetan jartzen ari da, azterketa pertsonalizatua egiteko eta larrialdi sanitarioaren aurrean ostatu aukera ezberdinak eskaintzeko. Arreta hori modu pertsonalizatuan egiten ari gara, erantzuna egoera zehatz bakoitzari egokitzeko.

Horren harian, Udalak Gaueko Aterpea gizarte baliabidea aldi baterako ixtea erabaki du, behin egungo egoeran behar diren distantzia eta isolamendu baldintzak betetzen ez dituela egiaztatuta. Baliabide honen erabiltzaileak Abegi Etxera eta Ondarretako udal aterpetxera bideratu dira.

Era berean, Udalak Foru Aldundiarekin adostu du plaza berriak sortzea koronabirusarekin zerikusia duen osasun laguntza berezia behar duten pertsonentzat, eta horretarako behar diren baliabideak jarriko dira.