Erabiltzaileen pilaketa gehien egon den garraio zerbitzuaren %100 berreskuratzea erabaki du EGAk

0

Euskadiko garraio publikoek COVID-19ak eragindako murrizketa pean egin behar izan diote aurre lehen lanaldiari. Mugikortasuna mugatuta dagoen lehen laneguna da, eta, beraz, garraio publikoa ia bere osotasunean lanera joateko eta oinarrizko zerbitzuak bermatzea lortzera bideratu da.

Horren ondorioz, zenbait garraiobidetan, lanera sartzeko momentuan, okupazio-maila handiak izan dira. Puntako ordu horietan eskaria %50 jaitsi bada ere, eta ordu batzuetan okupazioa %30 edo kopuru txikiagokoa izan bada ere, zailtasunak egon dira Osasun Sailak gomendatutako erabiltzaileen arteko distantziak bermatzeko.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideak kontrastatu ondoren, Euskadiko Garraio Agintaritzak erabaki du erabiltzaileen pilaketa arazoak izan dituzten Euskadiko garraio publikoko operadoreek maiztasunak berreskura ditzatela eta zerbitzuak %100ean eskaini ditzatela eta, horrela, puntako orduetan ere hobetu ditzatela garraio publikoaren erabiltzaileen prebentzio-neurriak. Honako hauei eragingo die: Metro Bilbao, Euskotrenen linea orokorra, Gasteizko tranbia, Tuvisa, Dbus eta Bilbobus.

Eskaintzaren% 40-60ko murrizketaren doikuntzak berme guztiekin bete dituzten gainerako operadoreek baldintza berdinetan mantenduko dituzte zerbitzuak.

Hartutako neurri hauek gertaeren bilakaeraren arabera eta operadore bakoitzaren ezaugarri berezien arabera berrikus daitezke.