Herritarrei aurrez aurre arreta ematen dieten Eusko Jaurlaritzaren bulegoak itxita egongo dira beste abisu bat eman arte

0

Eusko Jaurlaritzaren mende dauden herritarrei arreta emateko aurrez aurreko bulego guztiak (Lanbide, Zuzenean, Hezkuntza, Etxebizitza …) itxita egongo dira aldi baterako, Covid 19ren hedapena saihesteko.

Administrazio-prozedurak izapidetzeko epe guztiak (bekak, diru-laguntzak, laguntzak…) luzatuta geratzen dira automatikoki. 

Gaurtik, herritarren arreta guztia bide telefoniko eta telematikoen bidez bideratuko da.

Eskerrak eman nahi dizkiegu komunikabideei zerbitzu publikoko informazio hau zabaltzeagatik.