Koronabirus bidezko kutsatzeak 765 dira Euskadin, beste 38 kasu berri erregistratu ondoren

0

Euskadin beste 38 COVID-19 kasu erregistratu dira. Beraz, kutsatutakoak guztira 765 dira. Horietatik 362 ospitalizatuta daude. Hildakoen kopurua 36 pertsonatan mantentzen da —ez dago heriotza berririk—. Hala ere, adierazi behar da gaurtik aurrera ematen diren datuak bezperako 20:00ak artekoak direla (eta ez gaurko goizeko 8ak artekoak). Horrela, Osasun Ministerioaren metodologiarekin bat egiten da. Lurraldeka, honako hau da banaketa:

  • GIPUZKOAN 90 positibo daude, eta horietatik 32 ospitalizatuta daude.
  • BIZKAIAN 201 lagun daude kutsatuta, horietatik 96 ospitalizatuta.
  • ARABAN 474 kasu zenbatu dira, eta horietatik 234 ospitalizatuta daude
Martxoaren 17ko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak Kasu positiboak

GUZTIRA

ARABA 30 234 25 474
BIZKAIA 7 96 6 201
GIPUZKOA 1 32 5 90
EAE GUZTIA 38 362 36 765

FARMAZIAREN ARLOKO GOMENDIOAK

Bestalde, ospitaleetako farmazia-zerbitzuetan sendagaiak jaso ohi dituzten pertsonen tratamenduen jarraitutasuna erabat bermatuta dagoela azpimarratu dute Osasun Sailak eta Osakidetzak. Hala, zerbitzu horietan pertsona-pilaketarik egon ez dadin, ez joateko deia egin dute, hitzordua izan ezean.

Farmazia komunitarioaren esparruan, pertsonen joan-etorria murrizteko helburuarekin ere, guztiz beharrezkoa denean bakarrik joatea eskatzen du Osasun Sailak.

HERRITARREN LANKIDETZA

Osasun Sailak herritarren lankidetzarako deia berretsi du, eta beharrezkotzat jotzen du urruntze sozialeko neurriak betetzea, bereziki leku publikoetan, higiene-neurriak hartzen jarraitzeaz gain:

  • -Eskuak arreta handiz garbitzea, eta are gehiago arnas sintomak dituztenek. Ez dugu ahaztu behar kutsatzeen % 95 pertsonak sintomak dituenean gertatzen direla.
  • -Gainazalak garbitzea.
  • Pertsonen artean gutxienez metro bateko tarteari eustea.
  • -Eztul egitean, ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin estaltzea.
  • -Sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituztenek ez dute egon behar adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan, ezta leku publiko eta jendetsuetan ere.