Zaldibarko zabortegian Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazioa

0

Zaldibarko lur-jausia dela eta, bilaketa-operatiboa egiten ari den lana hainbat zailtasuni aurre egiten ari zaie, hain zuen, COVID19 zabaldu ez dadin, Zaldibarko zabortegian lanean dauden operario guztiek hartu beharreko prebentzio neurrien kudeaketak ekarri dituen zailtasunei.

Azken orduetan, izandako klimatologia kaltegarriaren gertaeren ondoriozko eragozpen logikoei ere aurre egin behar izan diote. Horiek horrela, bilaketaoperatiboa 18:30/19:00ak arte mantentzeko ahalegina egiten ari da.

Une honetan, Zalbidarko zabortegian izandako lur-jausiaren ondorioz, Alberto eta Joaquín bilatzeko operatiboa errazteko eremu ezberdinetan abian dauden lanak hauexek dira:

  • Bilaketa-operatiboan, indusketa lanak:

2 talde B4 eremuan [baserriaren eremua].  Talde bat arrasteluekin, musker-makina batekin eta atzerako hondeamakina batekin, indusketatik ateratako materiala biltzeko.

2 talde B1.3 eremuan, bi atzerako hondeamakinekin – horietako bat bilaketa arrastelu/ekipoa daukana – eta hiru ardatzeko bi dumperrekin.

  • Hiru talde hondakinak aldi baterako gordetzeko erabiliko den gelaxka egokitzen eta zelaitzen [dikea eraikitzea, oihal isolatzaileak jartzea eta plataforma prestatzea]. Hiru atzerako hondeamakinak.
  • Talde bat B4ra sartzeko pistan plataforma prestatzen. Gainera, zimendatzelanak eta baserriko atearen kanalizazio elektrikoa. Atzerako hondeamakina bat.
  • 9 guneko ezponda egonkortzeko lanak eta ezpondaren goiko aldeko sute eremurako jarduera prebentiboa eta zaintza lanak. BFAko suhiltzaile-parkeko Unimog ibilgailu bat etengabe lekuan. Lekuan beso luzeko atzerako hondeamakina bat lanean.
  • 7 eta 6 guneetan jausitako materialen ezpondak zanpatzeko eta finkatzeko lanak, eta sartzeko pistak prestatzekoak. Bi txandatan ari dira etengabe lanean, bi atzerako hondeamakinekin, hiru musker-makinekin eta bulldozer batekin.
  • Beste talde bat lixibiatuetarako kanalizazio berri bat eraikitzen ari da B2 eremuko kutxatilatik, atzerako hondeamakina batekin.
  • Beste talde bat materiala kargatzen eta harrobian hondakinak metatzen ari da. Talde bat Iberdrolak berrezarri behar duen linea elektrikoko dorrerako sarreran dago, atzerako hondeamakinekin eta beso luzeko beste birekin gaueko taldean. Horrez gain, sarbideak garbitzeko lanak ere egiten ari dira, zisterna-kamioi batekin eta materiala lekuz aldatzen ari da 11 iraulkikamioirekin eta 3 ardatzeko 8 kamioirekin.

BILAKETA- ETA LAN-EREMUEN DEFINIZIOA

BILAKETA-EREMUETAN 2020/03/17ra arte GUZTIRA BAHETUTAKO MATERIALA

AIREAREN KALITATEARI BURUZKO TXOSTEN EGUNERATUA

IRAGARPEN-METEREOLOGIKOA OSTIRALERA ARTE (2020/03/20)