Zarauzko Udalak oinarrizko gizarte zerbitzuak indartu ditu

0

Koronabirusari (COVID-19) modu eraginkorragoan aurre egiteko hartzen ari diren neurrien barruan Zarauzko Udalak oinarrizko gizarte zerbitzuak indartu eta berrantolatu egin ditu.
Neurri hauekin bereziki kolektibo ahulenei lagundu nahi zaie.
Helburua da, beste hainbat elkarteekin lankidetzan, pertsona helduei, bakardadean edo isolamenduan daudenei edo/eta menpekotasuna dutenei, ezinduei eta familia babesik gabe daudenei, laguntza eskaintzea.

Udaleko gizarte zerbitzuetako langileek egoeraren balorazioa telefonoz egingo dute eta zerbitzu publiko, Gurutze Gorria eta  DYAren koordinazio eta  lankidetzan, beharrezkoa den laguntza bideratuko dute, osasun neurri tekniko guztien bermearekin:

–    Telefono bidezko informazio, orientazio eta akonpainamendua.
–    Etxez etxeko laguntza zerbitzua.
–    Elikagai eta oinarrizko higiene artikuluen hornikuntza.
–    Jatordu zerbitzuak.
–    Asistentzia farmakologikoa.
–    Beharrezkoa baloratzen den beste jardueratan laguntza.

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko Zarauzko Udaleko  010 edo 943 00 51 00 telefonoetara deitu behar da. Laguntza edo informazioa email bidez eskatzeko aukera dago: ongizatea@zarautz.eus