Donostiako Udalak kalteberatasunean dauden emakume eta adingabeentzako zerbitzuak mantenduko ditu

0

Donostiako Udalak indarkeria matxistaren biktima diren emakume eta gizarte-kalteberatasun egoeran dauden adin-txikikoentzako zerbitzuak mantentzen ditu. Udalak gainera gogoratu du behar larriena duten pertsonentzako dirulaguntzak eskuragarri daudela.

Kalteberatasun egoeran dauden emakumeak

Era berean, Udalak gizartee zerbitzuen bidez indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei ematen die zerbitzua bere horretan mantentzen du.
Psikologo komunitarioen lan-taldea lanean ari da, eta gizarte zerbitzuak arrisku egoeran egon daitezkeen emakumeei jarraipena egiten ari dira, betiere bere babesa bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko – beharrezkoa bada, lehenbailehen ostatu emateko behar diren udal eta foru baliabideak –, eta horretarako, behar diren protokoloak aktibatuz.
Era berean, Udala jarraipena egiten ari da larrialdietarako etxebizitzetan dauden emakumeen beharrak ezagutzeko, eta dituzten oinarrizko beharrei eta babes beharrei aurre egiteko.

Emakumeen Etxeari buruz, lokala itxita dago, baina telefono zenbaki bat jarri dute larrialdiei arreta egiteko. Eta telefono horretara deitu ahal izango da 10:00tik 14:00ra. Halaber, bi abokaturen zerbitzuak jarri dituzte premiazko lege-aholkularitza behar diren egoeren arreta egiteko.

Kalteberatasun egoeran dauden adin-txikikoak

Kalteberatasun egoeran dauden adin-txikikoei buruz, Donostiako Udalak dei egin die egoera horretan dauden familiei gizarte zerbitzuekin harremanetan jartzeko. Izan ere, egoera horiei aurre egiteko udal-laguntzak indarrean jarraitzen dute, eta erantzun azkarra eman daiteke, oinarrizko beharrak (mantenua, medikazioa), osasun beharrak (koronabirus kasuen detekzioa eta egoera horretan egon daitezkeen adin-txikikoen arreta), eta konfinamendu egoera honek sor ditzakeen babesgabetasun egoeren handitzearen estaldura bermatuz.