Ertzaintzak garraio partikularraren eta kolektiboaren kontrolak ezarriko ditu

0

Ertzainaren buru den Josu Bujandak adierzi duenez, prebentziozko kontrolen helburua da alarma-egoeraren ondoriozko mugimendumurrizketak betetzen direla bermatzea. Gaur egun, pertsonak erabilera publikoko bideetatik baino ezin dira ibili, besteak beste, lan-jarduerak edo lehen mailako beharrak egiteko.

Horretarako, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen patruilek egiaztapenak egingo dituzte debeku horiek betetzen direla ziurtatzeko. Egiaztapen hori errepidean nahiz garraio kolektiboko geltokietan egingo da.

Gogorarazten da, alarma-egoera eta osasun publikoko larrialdia betetze aldera, Ertzaintzak errepideak edo errepide-zatiak zirkulazioan ixtea erabaki dezakeela, osasun publikoa, segurtasuna edo zirkulazioaren arintasuna direla-eta, edo, arrazoi berberengatik, ibilgailu jakin batzuen sarbidea murriztea. Halaber, gidariei eskatu ahal izango die bidaiaren arrazoiak argi eta garbi azaltzeko.

Automobilean zirkulatzeko, ibilgailua banaka erabiltzea gomendatzen da. Ibilgailuan bigarren pertsona batek bidaiatzen duenean, eskuineko atzeko eserlekuan egin beharko du, ezarritako segurtasun-distantzia errespetatuz, eta ezin izango da ibilgailuetan mugitu segurtasun-distantzia hori errespetatu gabe.

ERTZAINTZAREN GOMENDIOAK PERTSONEN ZIRKULATZEKO ASKATASUNA MUGATZEKO NEURRIAK EZARTZEKO

  1. Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, honako jarduerak egiteko bakarrik zirkulatu ahal izango da bide publikoetatik:
    1. Elikagaiak, produktu farmazeutikoak eta behar-beharrezkoak direnak erosteko.
    2. Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateko.
    3. Lantokira joateko, lan egitera edo jarduera profesionala edo enpresariala egitera.
    4. Ohiko bizilekura itzultzeko.
    5. Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzeko eta zaintza emateko.
    6. Finantza- eta aseguru-erakundeetara joateko.
    7. Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik.
    8. Antzeko beste hainbat jarduera egiteko; jarduerak bakarka egingo dira, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko edo bestelako arrazoi justifikatu batengatik ez bada.
  2. Era berean, ibilgailu partikularrek erabilera publikoko bideetatik zirkulatzea onartuko da aurreko atalean aipatutako jarduerak egiteko edo gasolina-zerbitzuguneetako hornikuntza egiteko.
  3. Edonola ere, joan-etorri guztietan errespetatu beharko dira osasun-agintariek emandako gomendioak eta ezarritako betebeharrak.
  4. Osasun publikoaren larrialdi eta alarma egoera hau betetzeko, Ertzaintzak errepideetako edo horietako zati batzuetako zirkulazioa eten ahal izango du osasun publikoarekin, segurtasunarekin, trafikoaren arintasunarekin edo adierazitako arrazoiengatik ibilgailu jakinen zirkulazioa mugatzearekin zerikusia duten arrazoiak direla-eta.

GARRANTZIZKOA:

Adierazitako kasu guztietan, Ertzaintzak desplazamenduaren arrazoiak argitasunez eta egiaztatzeko moduan justifikatzeko azalpena eskatu ahal izango die gidariei.

Autoan zirkulatu ahal izateko, bakarrik joatea gomendatzen da. Autoan bigarren pertsona bat badoa, atzeko eskuineko aldean eseriko da, segurtasun-distantzia errespetatuz.