Kirol Federazioen Elkartearekiko hitzarmenerako 22.500 euro gehiago izango dira 2020an

0

Gobernu Kontseiluak, Ana del Val diputatuak zuzentzen duen Kultura eta Kirol Sailak proposaturik, Arabako Kirol Federazioen Elkartearekiko lankidetza hitzarmena onetsi du, 75.000 euroz hornituta, hau da, iaz baino 22.500 euro gehiagoz.

Hitzarmena elkarteak berak bere administrazio funtzionamendurako eta kirola sustatzeko egindako gastuak finantzatzeko da, bai eta berari atxikitako Arabako kirol federazioei zerga, ekonomia eta lan arloan eta beste arlo batzuetan ematen dien aholkamenduak sortutako gastuak finantzatzeko ere.

Arabako Kirol Federazioen Elkartearen helburuen artean, Arabako kirola oro har garatzen eta hobetzen laguntzea dago, bai eta kirola bultzatzea eta zabaltzea ere. Kirol jarduerak antolatuz, federazio guztiei administrazio laguntza emanez, administrazio edo zuzendaritzako pertsonalarentzako ikastaroak antolatuz etab. betetzen ditu helburu horiek.

Haren helburuak Sailaren helburuekin bat datozenez gero, beharrezkoa da hitzarmen hau ezartzea.