Kontsumobidek jakinarazten du ezohiko premiazko neurriak onartu direla COVID-19ren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko

0
PRUEBA

Kontsumobidek jakinarazten du ezohiko premiazko neurriak onartu direla COVID-19ren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko, eta neurri horiek kontsumitzaileei eta erabiltzaileei eragiten dietela bereziki. Besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira:

1.- Babesa eskaini energiaren (gas naturala eta elektrizitatea) alorrean eta ur-hornidurari dagokionez:

  1. A) Enpresa hornitzaileek ezin izango diete hornidura eten kontsumitzaile kalteberei (1), kaltebera larriei edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan daudenei.
  2. B) Bonu sozialaren indarraldia automatikoki luzatuko da 2020ko irailaren 15era arte.
  3. C) Prezioek gora egin ez dezaten (butanoarena, gas likidotuarena eta gas naturalaren azken errekurtsoarena), prezio arautuak ezingo dira eguneratu.

2.- Ohiko etxebizitza erosteko hipoteka-zorra ordaintzeko luzamendua. Zordunaren kalteberatasun ekonomikoko kasuetan aplikatuko da, bai eta zordun nagusiaren fidatzaile eta abal-emaileei ere.

3.- Telekomunikazioei dagokienez:

  1. A) Komunikazio elektronikoen eta zerbitzu unibertsalaren zerbitzuak ematen direla bermatuko da.
  2. B) Abian jartzeke dauden zenbaki finkoen eta mugikorren eramangarritasuna eten egingo da, ezinbesteko salbuespenezko kasuetan izan ezik.
  3. C) Ezingo da zerbitzuak eskaintzeko aparteko merkataritza-kanpainarik egin.

4.- Aurrez aurre zein on-line erositako produktuak itzultzeko epea eten egiten da. Atzera egiteko eskubidea (atzera egitea, establezimendutik kanpo egindako erosketetan) baliatzeko epeari ere eragiten dio.

Neurri horiek indarrean egongo dira martxoaren 18tik, beste agindu bat argitaratu arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, martxoaren 17ko 8/2020 Legegintzako Errege Dekretua kontsulta daiteke (2020-03-18ko BOE). Esteka: https://www.boe.es/boe/dias/2020/03/18/pdfs/BOE-A-2020-3824.pdf

(1) Kaltebera izateko baldintzak (ura, elektrizitatea eta gas naturalari dagokionez)  sektore elektrikoaren arloko araudiak ezartzen ditu (897/2017 Errege Dekretua, urriaren 6koa, Kontsumitzaile kalteberaren figura, gizarte-bonoa eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileak babesteko beste neurri batzuk arautzen dituena). Informazio gehiago 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluan.