Online plataforma sortu du BPXport enpresak, etxean ariketa fisikoa egiteko

0
PRUEBA

Orioko Karela Kiroldegia kudeatzen duen BPXport enpresak plataforma digitala sortu du, koronabirusaren krisia dela eta, herritarrei etxean jarduera fisikoa egitea errazteko. Sareko plataforma horretan, enpresako langile eta monitoreek bideoak argitaratzen dituzte, jendearen eskuragarri jartzeko. Helbide honetan aurki daitezke ariketak:

https://entrenadesdecasa.bpxport.es/

Bost motatako jarduerak egin daitezke:

  • Jarduera koreografiatuak
  • Jarduera funtzionalak
  • Gimnasia leunak
  • Familian egiteko jarduerak
  • Lehen sorospenei buruzko bideoak

Plataforma euskaraz eta gaztelaniaz erabili daiteke. Bideoak BPXporteko zentro guztietako monitoreek egindakoak dira, ariketak anitzagoak izan daitezen.

Koronabirusaren krisiak iraun bitartean, sarri eguneratuko dute plataforma, jarduera gehiago eskainiz.