Udalak doako eskola birtualak eskainiko dizkie Donostia Kiroleko ikasleei

0

Donostiako Udalak 350 kirol eskola birtual eskainiko dizkie dohainik 15 egunetan zehar Kirol Ekintzak programaren bidez Donostia Kirolaren urteko ikastaroetan izena eman duten guztiei.

Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek adierazi duenez, “ekimen honen bidez, Udalak kirolera iristea erraztu nahi du, herritarrek bizimodu osasungarria mantendu dezaten COVID-19 delakoak sortutako egoera honetan”.

Kirol Ekintzak programako urteko ikastaroetan izena eman duten pertsona guztiek erabiltzaile eta pasahitz bat jasoko dute tutorial batekin batera email bidez. Horiek Trainingym aplikazioa deskargatu ondoren sartu beharko dituzte, eta, hala, doako 350 eskoletara sartu.

Horien artean intentsitate handiko entrenamenduak, beroketa, konpentsazio, tonifikazio eta luzaketa saioak, Indoor Cycling saioak, edo yoga, pilates eta meditazio eskolak aurkitu ahal izango dituzte.