Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio data atzeratuko da

0

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) mantentzen da, baina egiteko data zehatza atzeratuko da. Horixe da martxoaren 17an, asteartea, Hezkuntza eta Unibertsitateen Ministerioetako; Espainiako Unibertsitateen Crueko eta Autonomia Erkidegoetako ordezkariek bidekonferentziaren bidez bildu ostean. Bilera horretan COVID-19k sortutako pandemiak eta alarma egoerak arlo akademikoan eragin duten jokaleku konplexua.

Unibertsitatera sartzeko probak egiteko arazoak aztertu ondoren, erabaki presazkoak ez hartzea garrantzitsua bada ere, asko ezin direla atzeratu onartu da. Une honetan lehentasuna da zalantzak usatzea eta unibertsitatera sartzea berdintasun eta justizia baldintzetan bermatzea ikasle guztiei.

Hartutako akordio orokorra hauxe da: sartzeko proba mantendu behar da, baina egiteko data atzeratu behar da. Dataren aldaketa horrekin, edukiak berprogramatzeko eta ebaluatzeko aukera batzuk aztertu dira. Neurri horiek guztiak pandemiaren garapenaren arabera zehaztuko dira.

Espainiako Unibertsitateen Cruek azpimarratu du USE ezin dela uztailaren lehen astea baino beranduago egin, zuzenketa eta ondorengo izapideen garapen zuzena bermatzeko. Halaber, unibertsitate matrikulazio egutegia probari egokituko zaiola erabaki da.

Proba egiteko datak eta baldintzak zehaztu ahala, informazioa zabalduko du UPV/EHUk.