Bertan behera laga dituzte XX. Nazioarteko Estropadak

0
PRUEBA

Koronabirusak eragindako egoera dela eta, Orio AEk bertan behera laga ditu apirilaren 25ean egin behar zituzten estropadak. Elkartetik adierazi dutenez, aulki mugikorreko hitzorduak garrantzia berezia du, eta saiatuko dira urtean zehar beste data batean egiten. Horretarako, arraun liga desberdinen egutegiak izango dituzte kontutan.