18 hildako gehiago zenbatu ziren atzo; 21 pertsona sendatu dira
71 pertsona hil dira, dagoeneko, Euskadin, koronabirusaren eraginez. Atzo, 18 heriotza gehiago izan ziren, hain zuzen ere, pandemiaren hasieratik kopururik handiena. Bestalde, 21 pertsona sendatu dira.
Euskadin beste 275 COVID-19 kasu erregistratu dira. Beraz, kutsatutakoak guztira 1465 dira (horietatik 550 ospitalizatuta daude). Lurraldeka, honako hau da banaketa:
- GIPUZKOAN 223 positibo daude, eta horietatik 79 ospitalizatuta daude.
- BIZKAIAN 539 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 247 ospitalizatuta.
- Eta, ARABAN, 703 kasu zenbatu dira, eta horietatik 224 ospitalizatuta daude.
. Martxoaren 20ko eguneratzea | Kasu positibo berriak | Pertsona ospitalizatuak | Hildako pertsonak | Kasu positiboak GUZTIRA |
ARABA | 82 | 224 | 48 | 703 |
BIZKAIA | 146 | 247 | 17 | 539 |
GIPUZKOA | 47 | 79 | 6 | 223 |
GUZTIRA EUSKADI | 275 | 550 | 71 | 1465 |
Datuok, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari eta koronabirusaren mahai teknikoko kide Mikel Sanchezek jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak egunero eskaini ohi duen agerraldian.