#FamiliaTxuriurdina lehiaketan aldaketak egin dira

0

Egungo egoeraren ondorioz, berrikuntza bat sartu dugu #RealistasPorElMundo lehiaketan, Resasolek babestua, Landetako hainbat kanpin kudeatzen dituen agentziak. Eskerrak eman nahi dizkizuegu munduko edozein txokotatik argazki zoragarriak bidaltzen jarraitzeagatik.

Hemendik aurrera, etxean zuen familiekin batera egiten dituzuen argazki txuri urdin guztiak ere lehiaketan sartuko dira. Originalak izan behar duzue, #FamiliaTxuriUrdina hashtag-a erabili, Resasolen kontua aipatu eta kamerari irribarre egin.

Aldaketa horrek ez du esan nahi #RealistasPorelMundo saioaren bigarren edizio honetan jaso ditugun argazkiak kontuan hartzen ez direnik lehiaketarako. Oraindik gehiago nahi dugu!

Resasolen eskutik #Realistasporelmundo – #FamiliaTxuriUrdina lehiaketaren bigarren edizioa aktibatu dugu, Vieux-Boucau herritik gertu dagoen Le Vieux Port bost izarreko kanpinean 4-6 lagunentzako bungalow batean aste erdiko egonaldia irabazi ahal izateko. Bi egonaldi zozkatuko dira parte-hartzaileen artean (iraileko lehen astean izango dira egonaldiak).

Beheko lerroetan azaltzen dizugu nola parte hartu:

Zure argazkia, Errealaren Fan Wall-ean

Lehiaketa batez ere sare sozialen bitartez garatuko da. Originalenak klubaren kontu ofizialean jarriko dira ikusgai, eta posta elektroniko bidez jasotzen direnetatik eskatutako baldintzak betetzen dituztenak ere zabalduko dira. Zure argazkia gure Fan Wallen argitaratzen bada, horrek esan nahiko du zozketan sartu zarela.

Nola hartuko dut parte leihaketan?

Gogoratzen Old Traffordera bidaiatu zenuenean?, edo legenda txuri urdin batekin gordetzen duzun argazki hori?, eta zure etxean kamiseta jantzita zenuela atera zenuen argazki hura?   #Txuriurdinakmundutik lehiaketan parte hartzeko, Realaren kamiseta edo bufanda jantzita duzula ateratako argazki bereziren bat eduki behar duzu, hori baino ez, edo, bestela, laster oporrak datozela eta horretarako egun aproposak direla aprobetxatuta zure Realaren kamiseta maletan sartu eta argazki bat atera munduko edozein bazterretan.

Zure argazkirik gustukoena aukeratu ondoren, bi modu izango dituzu Kanarietarako bidaiaren zozketan sartzeko, aukera horietako bakoitzean adierazitako jarraibideak betez:

Aukera (RRSS)

1. Twitterren, Facebooken edo Instagramen duzun kontuan argitaratu.

2. Gehitu hashtag hauetako bat: #Realistasporelmundo edo #Txuriurdinakmundutik edo #FamiliaTxuriUrdina

3. Resasolen kontu ofiziala aipatu, hau da, @SolyResasol (twitter) edo @resasol (instagram) edo ‘RESASOL: Vacances, Loisirs, Evenements’ (Facebook).

4. Pertsona bakoitzari gehienez ere bost argazki onartuko zaizkio, eta argazkiak bereizita argitaratu beharko dira.

5. Zuk argazkia argitaratu ondorengo egunetan zure argazki hori gure Fan Wallen argitaratzen bada, zozketan sartu zarela esan nahiko du.

Aukera (posta elektronikoa)

1. Bidali zure argazkirik gogokoena posta elektronikoko helbide honetara: redes.sociales@realsociedad.eus.

2. Gehitu “gaia” atalean bi hasghtag hauetako edozein: #Realistasporelmundo edo #Txuriurdinakmundutik edo #FamiliaTxuriUrdina

3. Pertsona bakoitzari gehienez ere bost argazki onartuko zaizkio, eta denak mezu elektroniko berean bidali ahal izango dira.

4. Zuk argazkia argitaratu ondorengo egunetan zure argazki hori gure Fan Wallen argitaratzen bada, zozketan sartu zarela esan nahiko du. Horretarako, argazkiarekin zerikusia duen zerbait esan beharko diguzu: izen bat, zer lekutan atera zen,… Zuk nahi duzun xehetasuna!