Hondarribiko Alkateak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei daramaten jarrera eta konpromezuarengatik

0

Konfinamendua edo etxean geratzeko agindua eman zenetik ia astebete pasa den honetan, Txomin Sagarzazu Alkateak eskerrak eman dizkie herritarrei, “erakusten ari diran jarrera eta konpromezuagatik. Kutsadura gehiago ez egotean laguntzeko aukerarik onena etxean geratzea da, eta hondarribiarrak zintzo betetzen ari dira”.

“Bizi dugun larrialdi egoera honetan, pasa den larunbatean onartu zen 463/2020 Erret Dekretuan agintzen zena ez errespetatzeagatik Udaltzaingoak 32 isun jarri ditu. Gauza jakina da ezin dela etxetik atera baldintza konkretu batzutan izan ezik, eta Alarma egoeran abian jarri diren arauak ez errespetatzeagatik Udaltzaingoa zigorrak jartzen ari da.

Eskertu egin nahi dut publikoki Udaltzaingoa egoera honetan egiten ari den etengabeko lana” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

Denon artean

“Hala jarraituko dugu, hori baita gure betebeharra. Arau hauek puskatzen dituzten herritarrei gogoratu nahi nieke ezinbestekoa dela legea betetzea. Era berean arauak zintzoki betetzen dituztenak zoriondu behar dira. Denok zentzu berean arraun egin behar dugu, arazo oso larri baten aurrean gaude eta prebentzioa ezinbestekoa da”.