Udalinfo Herritarren Arretarako Zerbitzuak batez beste 400 dei jaso ditu egunean azken astean. Bulegoak jendearentzat itxita egon arren, Donostiako Udalak herritarrei telefonoz erantzuten jarraitzen die 010 zenbakiaren bidez. Zenbaki horrek jasotzen dituen deien kopurua nabarmen egin du gora azken egunetan.
Herritarren kontsulten gai nagusiak alarma-egoerak sortutako egoerarekin zerikusia duten gaiak dira; nola jokatu, krisi-egoera horretan zer betebehar dauden, eta Udalari egiten zaizkion bestelako eskaerak.
Martxoaren 16an, astelehena, izan zen 010ean dei kopuru handiena erregistratu zen eguna (745 dei guztira), eta hilaren 18an jaso ziren gutxien (365 dei guztira). Dei horien itxarote-denbora ez da 30 segundotik gorakoa izaten, eta horietako bakoitzaren batez besteko iraupena 3 minututik gorakoa izaten da.
Ohiko galderak
Ohiko gaiei buruzko informazioa errazago eskuratzeko, Udalak ohiko galderak eta erantzunak jasotzen dituen atala prestatu du bere web orrian
Atal honetan, besteak beste, galdera hauei erantzuna aurkitu ahal izango dute herritarrek: zer kasutan atera daitekeen etxetik edo ibilgailu partikularretan ibil daitekeen, zer zerbitzu mantentzen diren, tramite jakin batzuk nola egin edo nola lagundu boluntario-lanetan.
Udalarekin harremana
Udalinfoko bulego guztiak itxita daude eta Herritarrentzako Arreta 010 informazio-telefonoan zentralizatzen da, 9:00etatik 19:00etara etengabeko ordutegian, astelehenetik ostiralera. Asteburuan harremanetan jartzeko zenbakia 092 da.
Herritarren postontzia ere eskuragarri dago www.donostia.eus helbidean.