Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste 1.256 isun jarri zituzten atzo alarma-egoera dela-eta

0

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, larunbata, martxoak 21, beste 1.256 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 657 pertsona zigortu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 599. Bestalde, 18 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo 2.351 pertsona identifikatu zituen eta 2.236 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 657 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 14 pertsona atxilotu zituen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 1.489 pertsona identifikatu zituzten, 1.992 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 599 isun jarri zituzten atzo, larunbata, egunean zehar. Horrez gainera, lau pertsona atxilotu zituzten.

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.