Azken orduetan, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zentroen sarearen barruan dagoen Ajuria adinekoentzako egoitzako erabiltzaile bat hil da. Koronabirusean positibo eman zuen eta aurretiko patologiak zituen emakumeak, 95 urte zituen eta egoitza-zentroan artatu izan dute.
Atzoko egunari dagokionez, COVID-19 kasu berri bat erregistratu da, hirugarren sektoreko erakunde batek kudeatzen duen Amurrioko desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako etxebizitzan, eta dagoeneko, ospitaleratu izan dute. Easo etxebizitzako beste erabiltzaile bat ospitaletik atera da.
Martxoaren 21ean eguneratutako egoitzen foru-sarean kaltetutako pertsonei buruzko datuak, honako hauek dira: koronabirusaz jotako eta ospitaleratutako 5 erabiltzaile, eta positibo eman duten eta beren zentroetan artatzen jarraitzen duten beste 7.