Dbuseko autobusetako leku kopuruaren eguneraketa

0
PRUEBA

COVID-19a dela eta, agintaritza eskumendunen argibideei jarraituta, mugatu egin da Dbuseko autobusetako leku kopuru maximo gomendagarria.

Ibilgailuen barruan pegatina batzuk jarriko dira, autobusetara igotzen diren erabiltzaileek jakin dezaten non kokatu behar diren esertzen badira. Zutik doazen pertsonei dagokienez, autobusaren barruan beste erabiltzaileekin distantzia mantentzera gonbidatzen zaie. Era berean, kartelak jarriko dira ibilgailu guztietan baimendutako gehienezko leku kopurua zehaztuta. Erabiltzaileen erantzukizuna izango da jarraibide horiek errespetatzea. Gogoratzen da autobusean ezin dela taldean bidaiatu.

Bestalde, leku kopuruen gaineko irizpideak eguneratu dira, eta hauek dira irizpide berriak:

  • 12 metroko autobusak: 20 pertsona
  • 18 metroko autobusak: 25 pertsona
  • 10 metroko autobusak: 14 pertsona
  • Mikrobusak: 8 pertsona

Irteeren kontrola egiten ari da. Okupazioaren kontrol hori egiten jarraituko da egoerak irauten duen bitartean, beharrezkoak diren lineak eta ordutegiak indartzeko.