Donostiako Udalak etxebizitzetan gehiegizko zaratak ekiditea eskatu du

0

Udalak, Udaltzaingoaren bidez, dei kopuru handia jaso du konfinamendua hasi denetik auzo-komunitateetan sortutako eragozpenak direla-eta. Eta gehienbat deiak hainbat etxebizitzatan sortzen diren zarata salatzeko dira.

Azken 7 egunetan 092 Koordinazio Zentralak 70 dei baino gehiago jaso ditu auzo-komunitateetan sortutako eragozpenak direla eta, bereziki, baimendutako dezibelak gaigintzen duten musika dela-eta

Hiri-Segurtasun eta Herri-Babeseko zinegotzi Martin Ibabek azaldu du, gehienbat deiak adineko pertsonak edo gaixoak bizi diren etxebizitzetatik jaso direla, hain zuzen ere, euren osasun egoera dela-eta erosketa egitera ere atera ezin duten pertsonen etxebizitzetatik.

Ibabek, halaber, esan du, osasun-arloko profesionalak ere gai berdinagatik, hau da, gehiegiko zaratagatik, deitzen ari direla Udaltzaingora, eta gogoratu du, profesional hauek lan handia jasaten ari direla, eta atseden hartzeko arazoak izaten ari dituztela gehiegiko dezibelak direla-eta.

Horregatik guztiagatik, etxebizitza guztietako kolaborazioa eskatu du, eta honakoa gaineratu du: “Ulertzen dugu konfinamendu egoera zaila dela, eta bozgorailuak kalera ateratzea egoera eramangarriagoa egiten duela. Baina aitzitik, pertsona asko kaltetzen ari gara, besteak beste, egunero egoera zail honi aurre egiteko borrokan ari diren profesionalei”.