Euskadik desinfekzio-lanak indartu ditu bere trenbide-sareko geltokietan

0

Unitate mugikorrak eta trenbide-azpiegiturak desinfektatzeko eta garbitzeko lanak konstante bat izaten ari dira, COVID19 birusak sortutako egoeraren ondorioz. Atzotik, eta datozen egunetan etenik gabe, Euskadik bere trenbide-sarearen desinfekzioa indartuko du, geltokiak barne.

Euskotren eta Metro Bilbao operadoreak eta Euskal Trenbide Sarea kudeatzailea atzotik ari dira lanean Euskadiko trenbide eta tranbia sareen geltoki ezberdinen intentsitate handiko garbiketan. Lehen lanak atzo egin zituzten, Gasteizko eta Bilboko tranbien hainbat geltokitan.

Gaur goizaldean, garbiketa intentsiboko taldeak Zazpi Kaleak – Alde Zaharreko geltokiko metroaren 1-2 eta 3. lineetako geltokietan aritu dira, baita Kukullaga-Etxebarri eta Matiko-Bilbao arteko zatian ere.

Gipuzkoan, Topoaren Lasarte-Oria/Donostia/Hendaia lineako Amara eta Anoetako geltokietan hasi dituzte lanak. Datorren astean zehar desinfekzio lanak areagotu eta osatuko dituzte Euskadiko trenbide eta tranbia sare osoan.