Orioko Ahalduntze Eskolak indarkeria matxista kasuei erantzuna emateko telefonoa jarri du martxan

0
PRUEBA

Konfinamendu egoeran gerta daitezkeen indarkeria matxista kasuei edo jarrera sexistei erantzuna eman nahi diete Ahalduntze Eskolatik, eta, horretarako, telefonoa jarri dute herritarren eskura: 623178553. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara izango dute martxan telefonoa. ahalduntzeeskola@orio.eus e-postara ere idatzi dezakete laguntza behar dutenek.