Polloek bertaratzeko murrizketak ezarriko ditu hileta-agurretan

0

Polloeko hilerriak hartuko ditu gizarte-ordena guztietan aplikatzen ari diren asistentzia murrizteko irizpideak, hileta-agurrak COVID-19 birusaz kutsatzeko foku izan ez daitezen.

Honela, hildako hurbilekoen agurrak intimitaterik zorrotzenean egingo dira, eta hilerrian errespontsu labur bat baino ezin izango da egin, gehienez ere 15 pertsonarekin.

Bestalde, erraustegietan, errausketa-labearen kanpoko aldean egingo dituzte agurrak (aretora sartu gabe), eta gehienez ere 10 lagun hartuko dituzte. Bi kasuetan, zorrotz gorde beharko da gutxienez metro eta erdiko segurtasun-tartea.

Era berean, COVID19k hil dituen pertsonen familiek eta hurbilekoek ezingo dute lurperatzera edo erraustera joan.