UPV/EHUk administrazio prozeduretako epeak eten ditu

0

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak informazio ohar bat kaleratu du, martxoaren 14an iragarritako alarma egoera dela eta, administrazio prozeduretako epeak eten dituela jakinarazteko.

Neurri honen helburua da pertsona guztien eskubideak babestea, egoera ezohiko honetan, eta bukaera eta epeen aurreikuspenak alarma egoeraren iraupenari egokitu ahal izatea. Neurriaren beste helburu bat da langileen osasunaren babesa eta zerbitzuen funtzionamendu zuzena uztartzea.

Beraz, alarma egoera indarrean egongo den bitartean ez da kontatuko prozedurak ebazteko eta jakinarazteko epea, eta ez da beharrezkoa izango jakinaraztea edo argitaratzea betekizunak, epeak edo izapideak eteteko iragarkiak. Izan ere, etena arau orokorra da eta ondorio automatikoak ditu.

Etendako epeen zenbaketa hasiko da berriro errege dekretuak edo luzapenek indarraldia galtzen duten unean.