Bizkaiko Foru Aldundiaren museoen sareak abian jarri ditu hainbat ekimen, museoen sare sozialen bitartez. Konfinamenduan foru-museoak publikoari itxi zaizkiola eta, Bizkaiko Aldundiak hainbat ekimen eskaintzen ditu jakingura erne mantentzeko eta historiaren eta foru-museoen bildumen ezagutza lasaitu bat sustatzeko.
Arkeologi Museoak, Arrantzaleen Museoak, Euskal Herria Museoak, El Pobal Burdinolak, La Encartada Fabrika-Museoak eta Santimamiñek guztientzako ekimenak eskainiko dituzte, beren sare sozialen bidez, etxetik irten gabe hainbat eratako erronka berezietan parte hartzea sustatzeko.
Bertaratze birtual honi esker, interesa duten eta sare sozialetan jarraitzaile diren pertsonek sareko museoen ezagutza zabal eta integrala bereganatu ahal izango dute; halaber, jarraitzaileen artean informazioa trukatzea bultzatuko da.
Foru museoen osaera askotarikoa da eta museoetako bildumek eta baliabideek Bizkaiko historiaren eta kultura ondarearen aldi eta eremu desberdinak barne hartzen dituzte.
Arkeologi Museoak «Objektu bat, historia bat» aurkezten du, museoaren bildumenetik sortutako ekimen bat. Horrez gainera, museoak jendea gonbidatzen du « Nire objektua, nire historia» ekimenean parte hartzera, museoaren objektuekin lotutako irudiak edo bideoak trukatuz.
Arrantzaleen Museoaren ekimenak, berriz, herritarrak bultzatzen ditu arrantzaren arteak eta teknikak zenbait eduki eta bideoren bidez hobeto ezagutzera.
Euskal Herria Museoak, «Koadro baten sekretuak» erakusten ditu; ekimen horren bidez, batzuetan oharkabean pasatzen diren museoko elementu batzuk erakusten ditu.
El Pobal Burdinolak, berriz, Basoaren eta Uraren Nazioarteko Eguna ospatzen du, presaren, errekaren, banbu-basoaren eta inguruko beste landare-espezie batzuen irudien bidez. Halaber, sare sozialetara igoko dira hainbat eduki eta bitxikeria, erakusketako pieza batzuk eta burdinolaren eta Muñatones gazteluaren historiari buruzko zenbait pasadizo.
Bestalde, La Encartada Fabrika-Museoak «La Encartada urratsez urrats» erakusten du, txapelen produkzioa etapaz etapa erakusten duen ekimena. La Encartada Fabrika-Museoak #txapelachallenge erronka zabaldu du, eta herritarrak bultzatzen ditu txapela jantzita irudiak atera eta fabrika-museoaren facebooken partekatzera.
Azkenik, Santimamiñek 6 eta 12 urte bitarteko umeak gonbidatzen ditu beren etxeetatik horma-figurak marraztera, «Gure etxea, gure leizea» ekimenaren bidez, eta helbide honetara bidaltzera: santimamine@bizkaia.eus.#quedateencasa y #comparteconocimiento
Jarraitu iezaguzu sare sozialetan:
@OndareaBizkaia, @arkeologimuseoa, @ArrantzaleenMuseoa, @EHMGernika, @ferreriaelpobal, @laencartada, @santimaminekoba.
Argibide gehiago: www.bizkaikoa.bizkaia.eus