Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera

0

Martxoaren 22aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetatik (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 8

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 25

Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 12

Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 52

Guztira, 20 zentrotan dago birusak jotako pertsonaren bat; haietan, batek amaitu du isolamenduaren 14 eguneko aldia; ez dago kasu berririk.