Donostiako Sorospen Etxeak ohiko zerbitzuak itxi ditu

0

Donostiako Udalak erabaki du Bengoetxea kalean dagoen sorospen etxeko osasun zerbitzua ixtea.

Osasun Publikoko zinegotzi Enrique Ramos sozialistak adierazi duenez, “Osakidetzarekin koordinatuta hartu du erabakia Udalak, zerbitzuak berrantolatzen ari baita Covid-19aren pandemia dela eta”.

“Gainera, egun hauetan zerbitzuak %70etik gora jaitsi dira; izan ere, hirian ostatu hartzen duten bisitariek eta turistek asko erabiltzen dute zerbitzu hori, baina orain beren jatorrizko lekuetara itzuli dira.
Ez du merezi egungo krisian zerbitzu hori irekita edukitzea”.

Oraingoz, 09:00etatik 17: 00etara bitartean egongo da itxita, Udalak kudeatzen duen tartean, alegia; dena dela, Osakidetzak ere badu gaueko zerbitzua emateari uzteko asmoa.

Ramosek adierazi du egoera horrek hala jarraituko duela hartutako neurriek irauten duten bitartean eta baliabide medikoak beharrezkoak diren bitartean.