Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, astehelena, martxoak 23, beste 523 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 178 pertsona zigortu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 345. Bestalde, 3 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.
Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo,astehelena, 786 pertsona identifikatu zituen eta 238 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 178 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 2 pertsona atxilotu zituen atzo.
Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 1245 pertsona identifikatu zituzten, 2202 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 345 isun jarri zituzten atzo, astehelena, egunean zehar. Horrez gainera, 1 pertsona atxilotu zituzten.