Eusko Jaurlaritzaren iritziz, funtsezkoa da ezohiko neurriak ezartzea aparteko ezaugarriak dituen egoera ekonomiko eta sozial batean. Hori dela eta, 25 m/€-ko mailegu zuzenetarako premiazko finantzaketa-lerro bat aktibatu du Elkargirekin batera, autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko, Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) bidez.
Helburua da osasun-krisiaren inpaktua arintzen saiatzea, eta euskal enpresa txiki eta ertainen, mikroenpresen, autonomoen eta saltokien altxortegia kolapsa dezakeen finantza-eragina arintzen saiatzea. Hartara, erabilgarri badago likidezia-tentsioak estaltzeko finantzaketa hori.
«Zubiarena» egingo duen tresna bat da, betiere Eusko Jaurlaritzak Elkargirekin eta hemen jarduten duten banku-erakundeekin lankidetzan aurreikusitako 500 m/€-ko zirkulatzaileko finantzaketa-lerroa prest izan arte.
Finantzen Euskal Institutuaren COVID19 lerroa erabili ahal izango da enpresaren ohiko funtzionamenduko sei hilabeteren baliokideak diren egitura-gastu finkoak estaltzeko; edonola ere, zenbateko horretatik likidezia- edo kostu-erraztasun iragankor edo aldi baterako guztiak kendu beharko dira (adibidez, foru-ogasunen geroratzeak, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteek eragindako lan-kostuen murrizketa edo aplika daitezkeen beste kenkari batzuk).
Hauek dira maileguen baldintzak:
· Zenbateko minimoa: | 5.000€ autonomoentzat eta 50.000€ enpresa txiki eta ertainentzat. |
· Zenbateko maximoa: | 50.000€ autonomoentzat eta 1.000.000€ enpresa txiki eta ertainentzat. |
· Interes-tasa: | % 0-ko kostua (FEIk diruz laguntzen du Euribor + urteko % 0,50). |
· Finantzaketa-epea: | Gehienez 5 urte. |
· Gabezia: | 12 hilabetera arte. |
· Kuotak: | Hiru hilean behin. |
Hauek dira eskuratzeko baldintzak:
- Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidego barruan egitea, egoitza soziala, erabaki-zentroa eta/edo gutxienez jarduera-zentro bat Euskadin izanik.
- Enpresa txiki eta ertainaren kalifikazioa edukitzea.
- Finantzen Euskal Institutuarekin edo Elkargirekin mugaeguneratutako zorrik ez izatea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
Era berean, eskaerarekin batera, osasun-larrialdiak norberaren jardueran duen eraginaren deskribapen labur bat aurkeztu beharko da, baita nork berak dituen finantzaketa-beharren deskribapen labur bat ere.