Marian Elorza: “Harremanetan gauden pertsonen erdia jada etxean da, Euskadira bueltatu da”

0

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzari elkarrizketa egin diote gaur ETB1-eko “Egun On Euskadi” saioan.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak jakinarazi du Eusko Jaurlaritza, Covid 19 krisiaren ondoriozhainbat herrialdetan harrapatuta geratu diren 275 euskal herritarrekin harremanetan dagoela, eta nabarmendu du, horietatik erdiak jada bueltatu direla Euskadira. Hori horrela, 130 pertsona oraindik kanpoan dira bueltatu nahian.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak azaldu duenez, koronabirusaren ondorioz hegaldi asko bertan behera geratu dira eta herrialde askok mugak itxi dituzte. Egoera honen aurrean, Marian Elorzak jakinarazi du, salbuespen akordioakmedio, Kanpo Arazoetako Ministeritza Estatu hegaldiak programatzen ari dela krisi global honek harrapatuta dituen pertsonak etxera ekartzeko. Bihar bertan, Limatik egingo da mota honetako lehen hegaldia, eta bidaiarien artean 28 euskal herritar egon dira. Elorzak lehen pauso hau positiboki baloratu du eta animoak bidali dizkie Euskadira buletatzeko zailtasunak dituzten euskal herritarrei.