Donostiako suhiltzaileek egun hauetan desinfektatze-lanak hiriko hainbat lekutan egiten dituzte.
Goiz, arratsalde eta gaueko txandetan, 4 suhiltzailek osatutako lan-taldeek egunean 8 desinfekzio-zerbitzu egin ahal izateko lan egiten dute, residentzietan edo gizarte-zerbitzuen harrerako instalazioetan. Zenbaki hori leku bakoitzaren tamainaren eta ezaugarrien araberakoa izango da.
Autobus geltokia
Astearteko gauean autobus geltokia ere desinfektatu dute suhiltzaileen bi brigadek.
Lanak 23:00etan hasi ziren eta ia gau osoan luzatu dira, dartsena, bainu eta eremu komun guztiak desinfektatuz. Gainera, lan hori bi egunean behin egiteko asmoa dago, egungo egoera luzatzen den bitartean.