Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste 598 isun jarri zituzten atzo alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

0
PRUEBA

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, asteartea, martxoak 24, beste 598 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 234 pertsona zigortu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 364. Bestalde, 6 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, asteartea, 895 pertsona identifikatu zituen eta 973 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 234 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 2 pertsona atxilotu zituen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 956 pertsona identifikatu zituzten, 1797 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 364 isun jarri zituzten atzo, asteartea, egunean zehar.  Horrez gainera, 4 pertsona atxilotu zituzten.

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.