Guardiako ostatuak eta egonaldi luzeko apopiloak dituzten ostatuak irekita egon daitezke funtsezko zerbitzuetako langileentzat

0
PRUEBA
Guardiako ostatuen sarea funtsezko zerbitzutzat jotzen da, eta sarea inguruabarretara eta premietara egokituko da. Sare horretan, egonaldi luzeko apopiloak izateagatik irekita dauden beste ostatu batzuk ere gehitu ahal izango dira.
Turismo Sailak eskerrak eman nahi dizkie ezinbesteko zerbitzuetako langileak hartzeko haien establezimendua eskaini duten hotel guztiei, haien instalazioak irekita mantentzekoegiten duten ahaleginagatik eta krisi-une batean azaldu duten elkartasunagatik.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak guardiako ostatu-establezimenduen sarea eratu du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren TMA/277/2020 Aginduan jada argitaratu zena—, eta sektorearekin lanean jarraitzen du sareari establezimendu gehiago batzeko.

Pertsonak «modu egonkorrean” ostatu hartuta eta “sasoirako» ostatu hartuta mantentzeari buruzko Osasun Ministerioaren martxoaren 19ko 257/2020 Aginduaren 2. puntua betetzen dutenestablezimenduek guardia-sare horretara haienborondatez batu nahi badute, batu daitezke; horretarako, Saila jada harremanetan jarri da haiekin, eta une honetan datuak aztertzen ari da eta zerrenda berria prestatzen ari da.

Hortaz, egonaldi luzeko edo sasoiko bezeroak dituztelako irekita dauden ostatu turistikoek irekita jarrai dezakete, eta beste bezero batzuk hartu nahi badituzte, guardiako ostatuen sarean sartu beharko dute. Beste bezero horiek ezinbestekoak diren funtsezko zerbitzuetako langileak izan beharko dute, hala nola osasun-langileak, garraiolariak, desinfekzio- edo garbiketa-taldeetako kideak, konponketa- eta obra-taldeetako kideak, telekomunikazioetako operadoreak, trenbideetakoak, garraioetakoak, elektrizitate-, gas- eta ur-banaketakoak, salbamendu-jardueretakoak, eta TMA/277 Aginduan jasotako beste batzuk. Hartara, hornidura ziurtatzeko eta funtsezko zerbitzuak berak ziurtatzeko mugitu behar duten langileek beharrezko ostatua eta janaria izan dezaten bermatu nahi da.

Bestalde, guardiako sarearen parte diren ostatuek jatetxe zerbitzua eskaini ahal izango diete haien bezeroei, betiere osasun-neurri guztiak betez. Neurri horiek oinarrituko dira Turismo Ministerioaren jardunbide onen eskuliburuan eta Eusko Jaurlaritzaren turismo- eta ostalaritza-sektorerako protokolo espezifikoan. Hotelek sasoiko tarifak aplikatuko dituzte zerbitzu guztietarako.

Turismo Sailak eskerrak eman nahi dizkie ezinbesteko zerbitzuetako langileak hartzeko haien establezimendua eskaini duten hotel guztiei, haien instalazioak irekita mantentzeko egiten dutenahaleginagatik eta krisi-une batean azaldu dutenelkartasunagatik.

Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak nabarmendu du «horiek guztiek Covid19aren aurkako borrokan duten balioa, baita egunero ateak irekitzen dituzten premia biziko saltokiek eta haien langileek duten balioa ere. Haiek gabe ezinezkoa litzateke gainerako biztanleek oinarrizko zerbitzuak eskuratzea konfinamenduari eusteko. Beti merezi dute gure txalo-zaparrada, baina gaur inoiz baino gehiago”.