Jendaurreko arreta zerbitzua egokitu du Urola Kostako Udal Elkarteak

0
PRUEBA

COVID-19 birusak sortu duen egoeraren aurrean, Udal Elkarteak hainbat egokitzapen egin behar izan ditu. Jendaurreko aurrez aurreko jarduera bertan behera geratu bada ere, administrazioak  martxa jarraitzen du.

Jendaurreko arreta zerbitzua egokitu egin da. Herritarren arreta zerbitzua, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eskainiko da. Harremanetarako eskuragarri daude zerbitzu telematikoak, egoitza elektroniko bidez, edota telefono eta posta elektroniko bidezko komunikazioak.

Hauek dira Udal Elkartearekin harremanetan jartzeko bideak:

  • 943 89 08 08
  • harrera@urolakosta.eus
  • Zerbitzu telematikoak (egoitza elektronikoa)

Haatik, Garapen Agentziako zerbitzu guztiak buru-belarri dabiltza, sortutako egoeraren aurrean, eskualdeko enpresa, ekintzaile eta herritarrei aholkularitza eta babesa eskaintzeko. Fisikoki, aurrez aurreko arreta zerbitzurik eskainiko ez bada ere, baliabide guztiak jarriko dira eskualdeko eragileen eskura. Orain arte eskainitako zerbitzu guztien jarraipena bermatzearekin batera, helburua da eskualdeko eragileei  krisi-egoerak sortutako egoeraren aurrean ahalik eta babes eta laguntza gehien eskaintzea. Hondakinen Bilketa Sisteman ere hainbat neurri hartu dira, eta egokitzapen berriak aztertuko dira egunez egun.

Udal Elkarteak bere baliabide guztiak bideratuko ditu krisi-egoerari aurre egiteko. Eskualdeko bost Udalekin etengabeko koordinazioan, Garapen Agentziako zerbitzuetatik ahalegin berezia egingo da bailarako ekimen sozioekonomikoa babesteko.

Datozen egunetan, hartzen diren neurrien berri ematen jarraituko du Urola Kostako Udal Elkarteak.