Tapia: «Oinarrizko zerbitzuak mantentzeko badira beste zerbitzu batzuk behar-beharrezkoak direnak; katean lan egiten dugu»

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua elkarrizketatu dute, gaur goizean, “Egun On Euskadi” saioan. Koronabirusaren krisiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritza hartzen ari den neurri multzoa komentatu du, eta, beste gauzen artean, honako hau azpimarratu du:

“Oinarrizko zerbitzuak mantentzeko badira beste zerbitzu batzuk behar-beharrezkoak direnak; katean lan egiten dugu eta”. Sailburuak jarduera ekonomikoa mantentzearen aldeko jarrera azaldu du: “Jarduera, segurtasunez, baina mantendu behar dugu. Beti ere, langileek arriskurik ez izateko segurtasun neurriak hartuta , baina produkzioari eusten saiatu behar dugu”.

Koronabirusaren krisia bukatu ondorengo egoeraz esan du: “Egun batetik bestera ez da berpize ekonomikoa izango. Krisia mundu mailakoa da,eta gure ekonomia globalizatua dago”.