Unibertsitatera sartzeko proba uztailaren 6an, 7an eta 8an egingo da

0
PRUEBA

Euskadin, Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioa uztailaren 6an, 7an eta 8an izango dira. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, UPV/EHUrekin koordinatuta, gaur goizean Hezkuntza Konferentzian bideokonferentzia bidez parte hartu ondoren hartu du erabakia.

Egutegiak jasotzen du, beste zenbait dataren artean, emaitzak uztailaren 15ean argitaratuko direla; ezohiko proba berriz, uztailaren 20an, 21ean eta 22an, eta hauen emaitzak uztailaren 29an.

Eusko Jaurlaritzak egutegi hau ezarri du, aurreikusiz, kasurik txarrenean, ekainaren hasierarako berriz ere eskolak eman ahal izango direla.

Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioaren egiturari eta edukiei dagokienez, bere eskumen-berezitasunagatik definitutako eskumen-eremuan oinarrituta, Euskadi arduratuko da egungo probak egokitzeaz, ebaluazio-irizpideak berrikusteaz edo proba mota malgutzeaz. Lan hori Euskal Herriko Unibertsitatearekin koordinatuta egingo da.