Ertzaintzak eta Udaltzaingoek beste 458 isun jarri zituzten atzo ezarritako neurriak ez betetzeagatik

0

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean atzo, asteazkena, martxoak 25, beste 458 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 214 pertsona zigortu zituen atzo, eta Udaltzaingoek, berriz, 244. Bestalde, 6 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, asteazkena, 796 pertsona identifikatu zituen eta 770 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 214 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 1 pertsona atxilotu zuen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako Udaltzaingoek, berriz, 1.062 pertsona identifikatu zituzten, 1.721 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 244 isun jarri zituzten atzo, asteazkena, egunean zehar.  Horrez gainera, 5 pertsona atxilotu zituzten.

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.