Zaldibarko zabortegian desagerturiko Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboariaren berri

0

Bilaketa-operatiboari buruzko informazio eguneratua 2020/03/27an

Azken egunotan asko aurreratu da in situ aurreikusten diren hondakinak biltzeko gelaxketako bat egokitzeko lanetan, luizi guneetako baten beheko aldeko albo batean. Obra konplexua da, eta ingurumena egokitzeko baldintza guztiak betetzea eskatzen du. Haren helburua bilaketa-eremuetatik ateratzen ari diren hondakinak biltegiratzea da, bilaketa areagotu ahal izateko.

Zazpi geruza dituen iragazgaizte lan konplexu bati ekin diote aste honetan, 140.000 m ³ gordetzeko gaitasuna duen horrelako hondakin gelaxka batek eskatzen dituen baldintza guztiak betetzeko.

Bilaketa-lanei dagokienez, egun hauetako eguraldi ona aprobetxatuz, bilaketaordutegia 19: 30era arte luzatu ahal izan da, azken egunotan lanean aritu diren hiru eremuetan.

Batetik, B4 gunean, non atzo arte 30.223 m ³ miatu eta bahetu dituzten. Era berean, B1.3 bilaketa-eremuan intentsitate handiz lan egin da eta egiten jarraitzen da, bai eta bilaketa positiboeneko eremuetako batean ere, B2 eremuan, zeina berriro aktibatu baita aste honetan baldintza seguruago eta egonkorragoetan.

Guztira, une honetan, batez beste, 10 ekipo ari dira lanean, dagokien makineria astunarekin. Bilaketa-eremuetako 5 ekipo, materiala arakatzen, ateratzen eta bahetzen ari direnak, eta beste 5 laguntza-talde egonkortze-lanetan, eroritako zabortegiko goragoko kotan. Obra horiek beharrezkoak dira Albertoren eta Joaquinen gorpuak bilatzeko lanak segurtasun eta eraginkortasun handiagoz egin ahal izateko.

BILAKETA ETA LAN ERAMUEN ZEHAZTAPENA 27/03/2020

BILAKETA-GUNEETAN BERRIKUSITAKO MATERIALE GUZTIA 26/03/2020

Erantsitako bi koadroetan aipatzen diren m ³ kantitateak Alberto eta Joaquin gorpuen bilaketa-eremuetan arakatu, atera eta bahetu diren zabortegiaren desplazamenduko materialei dagozkie.

AIREAREN KALITATEAREN MONITARIZAZIOA ZALDIBAR INGURUAN

 

URAREN KALITATEAREN JARRAIPENA ZALDIBARKO ZABORTEGIAREN INGURUAN

EGURALDIAREN PREBISIOA – ONDORENGO EGUNETAKO JOERA  2020/03/31