5.740 pertsona kutsatuta daude Euskadin, 14.000 proba baino gehiago egin ostean

0

Guztira 5.740 pertsona kutsatuta daude koronabirus bidez Euskadin, atzoko 20:00ak arte 604 positibo zenbatu ondoren. Horietatik 1.769 gure ospitaleetan daude. Gainera, 265 pertsona hil dira koronabirusarekin Euskadin.

Lurraldeka, hona hemen hautemandako kasu berrien banaketa

  • ARABAN 947 kasu zenbatu dira (horietatik 353 ospitaleratuta daude).
  • BIZKAIAN, 2.776 pertsona. (Horietako 1.096 ospitaleratuta daude.)
  • GIPUZKOAN, 1.017 positibo izan dira. (Horietatik 320 ingresatuta daude).

Euskadik ahalegin handia egiten jarraitzen du detekzio goiztiarrean: guztira 14.071 test eginda, 1.400 baino gehiago atzo bakarrik. Milioi biztanleko egindako proben batez bestekoa kontuan hartuta, Euskadi (6.430 test/milioi biztanleko) Italiaren parean dago eta Alemaniaren aurretik. Nahiko atzean uzten ditu Herbehereak, Erresuma Batua edo Frantzia.

Gainera, datu positibo gisa, nabarmendu behar da berreskuratutako eta alta emandako pertsonen artean 1.503 direla guztira.

Martxoaren 29ko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak Kasu positiboak GUZTIRA
ARABA 168 353 115 1.947
BIZKAIA 313 1.096 116 2.776
GIPUZKOA 123 320 34 1.017
EAE GUZTIRA 604 1.769 265 5.740

 

Mikel Sanchezek jakinarazi duenez, atzo COVID-19.eus aplikazioa martxan jarri zenetik, 19.000 lagunek deskargatu dute jada. Android-eko playstorean eskuragarri dago, eta edonork aurki dezake, bere gailu mugikorretan «covid19eus» sartuz. Zuzeneko esteka honen bidez ere bai: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.erictelm2m.colabora

Sanchezek adierazi du laster IOSen eskuragarri egongo dela, eta gogorarazi du herritarren sarerako bokazioa duen aplikazioa dela, prebentzioan, detekzioan eta jarraipenean laguntzeko.

Herritarrek eskuragarri dute euskadi.eus/coronavirus webgunean informazio erabilgarri guztia, baita Eusko Jaurlaritzak hainbat arlotan ezarritako gomendioak eta neurriak ere.