Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean atzo, larunbata, martxoak 28, beste 534 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 290 pertsona zigortu zituen atzo, eta Udaltzaingoek, berriz, 244. Bestalde, 5 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.
Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, larunbata, 2064 pertsona identifikatu zituen eta 3518 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 290 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 4 pertsona atxilotu zuen atzo.
Euskadiko hiriburu eta udalerrietako Udaltzaingoek, berriz, 549 pertsona identifikatu zituzten, 1886 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 244 isun jarri zituzten atzo, larunbata, egunean zehar. Horrez gainera, 1 pertsona atxilotu zuten.
Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.